Hona hemen Txano eta Oscarren abentura berria: Arrano bikoitza, aurrekoan bezala, oraingoan ere euskeraz irakurtzea erabaki dugu, hiztegi erreza, umeengan hurbil dagoena…aukera paregabea hizkuntz honetan irakur ahal izateko.
Udaro bezala, aurten ere, Txano, Oscar eta bere lagun taldea, Blondefield-en egunak pasatzen ari dira. Izan ere, Rauelen amama hortxe dauka etxebizitza bat ere eta Soniak eta Esmeraldak, bakoitza etxe banan lo egitea erabaki dute, holan lagun talde osoa elkarrekin daude berriro. Abentura honetan, ordea, beste mutil baten laguntza edukiko dute: Rubén, herriko mutil bat.
Herriko bizimodua bitxi samarra da, herri guztietan bezala, etxera itzuli baino arinago, amamek badaukete umeek egunean zehar zer egin duten berri, baina beste alde batetik, herriko bizimoduak askatasuna ematen die, haiek nahi duten lekutik ibiltzeko, heldurik gabe eta ordutegi barik. Horrela pasatzen dira egunak; igerilekura joaten, bizikletan ibiltzen, lagun artean beti, baina oporrak amaitzear daudenean…misterio batekin topatu egingo dira. Izan ere, badirudi misterioak beti umeen inguruan biraka dabiltzala!
Txinatik etorri zirenetik, Sara- Li arraro samar dabil, askotan serio-serio pairatzen da eta badirudi besteek baina gauza gehiago dakiela. Askotan, besteak zur eta lur geratzen dira Sara Lik hitzekin, eta oraingoan, abentura bat edukiko zutela ohartu zen lehenengoa izan da.
Abentura misteriotsu honetan, aintzinean herrian bizi zen gizon batek utzitako mezuak eta pistak jarraitu bear izango dituzte, ondasun bat topatu ahal izateko…lortuko dute? zein izango da ondasun hori?
Kaixo!
Nire izena Txano da eta anaia biki bat dut, Oscar.
Oporretako azken egunak ziztuan zihoazen, eta gu aitona-amonen herrain ginen, egun batzuk pasatzen.
Badakizu zer esan nahi duen horrek: denbora librea, lagunak, lasaitasuna…Edo hori uste genuen guk, behintzat
Gau batean, ezkutaketan jolasten ari ginela, libreta zahar bat aurkitu genuen eskorta abandonatu batean.
Libreta ireki, eta izen bat, esaldi bat eta misterio bat agertu zitzaizkigun bertan.
HIru egun behar izan genituen misterioa argitzeko, eta, azkenean, egunkarian ere atera ginen!
Ausartzen zara hiru egun horiek gurekin pasatzen?
Izenburua: Txano eta Oscar. Arrano bikoitza
Idazlea: Julio Santos
Ilustratzailea: Patricia Pérez
Argitaletxea: Xarpa books
Orriak: 139
Prezioa: 11,50€
Comentarios recientes