Ekain jaunaren dragoiak arazo larri bat dauka, dragoi batentzat arazo larria behintzat, ezin du ahotik surik bota eta. Oso haserre, triste, kezkatuta dabil eta Ekain jauna laguntzen saiatuko da, mila eta bat gauza desberdin saiatuko dituzte baina alferrik, ez dago modurik! Jo ta ke ibili arren dragoiak ez du surik botako! Lortuko dute noizbait horrelakorik?
Dragoi ipurterrea. Istorio sutsu bat. Picarona argitaletxeak argitaratuta, istorio dibertigarria, elkarrekin momentu onak pasatzeko ezin hobea. Portadatik hasita, liburuan agertzen diren irudiak oso erakargarriak dira.
Izenburua: Dragoi ipurterrea
Idazlea: Amy Marcy Beach
Ilustratzailea: Amy Marcy Beach
Argitaletxea: Picarona
Orri kopuru: 40
Gutxi gora beherako prezioa: 12€
Ekain jaunaren dragoiak sugarra galdu du. ARAZO HANDIA da hori su-dragoi batentzat.
Ez kezkatu! Ekain jaunak ideia izan du eta!
Baina nahi al du Dragoiak BENETAN gazta urdin zati lizun bat jan, ia-ia zerua bezain urdina…?
Zer atera daiteke gaizki?
Comentarios recientes