Ipuin hau irudimeri oda bat da, antzinako kondairiei. Marko Loreren abentura honetan, protagonistak bere ausardia erakutsiko du. Ipuina irakurtzeko erreza izateaz aparte, dibertigarria da eta umeek irudimenarekin bidaiatuko dute, zalantza barik. Irudimena, gizakiok daukagun tresnarik indartsuena eta askotan, gutxien erabiltzen duguna. Horrexegatik gustatu zait istorioa, irudimenaren goraspena delako.

Marko Lore uharte batean bizi da, alaia da, eta batzutan, bakarrik egotea gustatzen zaio. (Bakardadeari ez diogulako inoiz beldurrik izan behar, izan ere, norberarekin bakarrik egoteak onura pilo bat ekar ditzake!), eskolatik itzultzen ari zela, hara non dragoi gorri batekin topo egin zuela! eta holan hasten da gure lagunaren abentura.

Ipuin hau berezia da, zergatik? alde batetik, soilik online edo ordenagailutik, hau da, deskargatuta irakurri ahal delako, baina…dohainik irakurri ahal da! eta bestetik, konfinamendu garaian aita batek eta bere semeak idatzi egin zutelako, eta hori ez al da miresgarria? bien artean honelako liburu bat sortzea…bikaina! Pandemia honetatik gauza politak eta onak ere atera ahal dira, ezta?

Aspaldi hontan, guraso askok zerbaierako liburuak bilatzen dituzte, hau da: pardela kentzeko liburu bat, emozioak lantzeko liburu bat, anai-arreba berriaren jaiotzerako luburu bat, eskola hasteko liburuak, haginak garbitzeko liburuak…eta non geratu dira irakurzaletasuna bultzatzeko liburuak? eta irakurmenaz gozatzeko liburuak? Ba…hemen, Marko Loreren abenturei buruzko liburu honekin horixe bera lortu ahal dugu: irakurtzearekin gozatzea. Irudi errezak, istoriaren erreztasuna eta edertasuna…

Gasteleraz ere topatu ahal duzue, eta ipuin hau gustatu izanez gero, Marko Loreren hurrengo liburua irakurri behar duzue: Marko Lore eta argazki misteriotsua, gu irakurtzeko irrikitan gaude!!!

Link honetan topatu dezakezue

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies

Pin It on Pinterest