Jadanik hemendik ezaguna den Oskar adarbarraren abentura berri bat dakarzuet orain. Gogoratzen ez badituzue hemendik argitaratutako aurreko laburpenak, hementxe utziko dizkizuet irakurtzeko estekak. Aurreko liburuak gasteleraz irakurri nituen baina.
Oraingo liburu honeta, «Oskar pazkoa jaten», izenburuak adierazten duenez, pazko abentura bat biziko dute Oskar, Olatz printzesa eta haien lagunak. Pazko untxiak txokolatezko arraultz batzuk izkutatu egin ditu, urtero bezala, baina Olatz printzesak ez du bat ere ez aurkitzen, bila eta bila ibili arren ez dira arraultzarik agertzen, arraro xamar iruditzen zaio, baina tira, agian aurten ez du zorte handirik izaten. Guztion harridurako, inork ez omen ditu arraultzik aurkitzen, horregaitik Pazko untxiaren bila jotea erabakitzen dute, gaixorik egongo delakoaren beldur…bere etxera ailegatzerakoan ordea…oso ondo dagoela esaten die eta arrautzekin zer gertatu omen den azaltzen die…ezetz asmatu zer gertatu den!!!
….
….
….
Asmatu duzue? Oskar adarbakarrak arraultz guztiak jan egin ditu! beste konponbide bat topatzen saiatuko dira, baina Oskar inguruan egonda…lortuko dute pazko arrautzak jaten?
Izenburua: Oskar adarbakar tripontzia pazkoa jaten
Egilea: Lou Carter
Ilustratzailea: Nikki Dyson
Argitaletxea: Picarona
Zenbat orri dituen: 40
Prezioa (gutxi-gora-beherakoa) 14€
Pazkoa da eta Pazko-untxiak izugarrizko arrautza-bilaketa antolatu du. Olatz eta bere lagunetako batzuk (Lou Carterren eta Nikki Daysonen beste ipuinetatik ezagutuko dituzte irakurle txikitxoek) hasteko irrikan daude. Baina arrautza-bilaketari ekitean… ez dira bat bera ere topatzeko gai!
Non daude? Zer gertatuko zitzaion Pazko-untxiari? Zer ikusirik izango al du Oskar adarbakar tripontziak honetan guztian?
Comentarios recientes