Txano eta Oskarren abentura berri honetan bikiek eta haien lagun taldeak beste abentura berri bat biziko dute, izurde batekin zerikusia daukana, hain zuzen ere.

Liburua eskolan hasten da, ikasturte berri honetan, Esmeralda lagun taldeen eskola berdinera joaten hasi da, Txano poz-pozik dago erabaki honekin! Oskar, betikolez, arazo batean sartuko ditu koadrilakideak eta paintball gerra batean parte hartu behar izango dute. Hau urduritasuna! eta haserrea, noski! besteak ez baitaude batere pozik Oscarren jokabidearekin! Honelako hasiera batekin, abenturez eta pasadizoz betetiko liburua izango dela antzeman ahal dugu, ezta? ba ez gaude oker, ez.

Liburu bilduma honetaz gehien gustatzen zaidan gauzetariko bat zera da: abenturaz beteta dagoela, eta haurrei, orokorrean abenturek asko erakartzen die, arreta mantentzeko, jakinmina sortzeko…protagonistak haien moduko umeak dira, haiek jokatuko zuten moduan jokatzen dutenak, irudiak detailez beteta daude eta honek umeen arreta erakartzen du. Uda honetarako liburu oso aproposa izan leike hau, edo bilduma honek dituen beste bederatziak, hau hamargarren abentura baita! eta ez da beharrezkoa izaten beste aurreko guztiak irakurritak izatea, liburuaren lehenengo orrialdean familia eta taldearen aurkezkena egiten da eta barruan, istorian zehar, beharrezkoak diren beste azalpenak ematen dira noizero, gertatzen ari dena beharrezkoak izatekotan.

Kristalezko kaiola deitzen da liburu honek, eta hausnarketa bat egitera animatzen gaitu, askotan, akuariumak, animalia parkeak edo honelako lekuak bisitatzen ditugu, baina noizbait pentsatu dugu ze bizitzarako baldintzak dituzten animaliak hor? abentura honek honekin lotura asko dauka.

 

Izenburua: Txano eta Oscar. Kristalezko kaiola

Idazlea: Julio Santos

Ilustratzailea: Patricia Pérez

Argitaletxea: Xarpa Books

Orri kopurua: 139

Bataz besteko prezioa: 11,50€

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies

Pin It on Pinterest