El libro que reseño hoy, con el que comienzo las reseñas de este 2019, “Unerik onena” es en euskera, aunque podéis encontrarlo también en castellano además de en otros idiomas. Al comienzo del post, encontraréis la reseña en euskera, sin embargo, si continuais haciendo scroll hacia abajo, podréis ver un resumen de mi reseña en castellano.

“Unerik onena” liburu hau, Susanna Isernek idatzi du, eta La fragatina argitaletxeak argitaratu du. Idazle honek beste titulu batzuk argitaratu du argitaletxe berdinarekin, adibidez: “Hartzatxoa, jirafa zaharra eta harizko pareta” eta “Kii:txori arraro samarra”

Laburpena

“Urtxintxa larri dabil denboraz. Garrantzi handiko eskutitz bat heldu zaio eta lehenbailehen ailegatu behar du helmugara. Baina bidean basoko lagun asko aurkituko ditu, eta laguntza eskatuko diote denek. Eta berak halako presa eduki… Zer egin halakoetan? Hobe izango da Susanna Isern-ek eta Marco Somàk kontatzen badizute. Liburu aparta da, eta guztiek izango dute atsegin, haurrek bezala helduek ere.”

TESTUA: SUSANNA ISERN
IRUDIAK: MARCO SOMÀ
ISBN: 978-84-16566-50-1
BILDUMA: LO MULLARERO
PREZIOA: 14,5 IVA INCL. – 13,94 S/IVA
PISUA: 400 G
ORRIALDEAK: 32
FORMATUA: 26 x 24
HIZKUNTZA: ES / IT / PT / CA / GL / EU / EN
ADINA: 4 URTETIK AURRERA

Nire iritzia

Ipuin polit honetan gauza asko ikus ditzakegu, lagunei lagundu egiten da, horretarako daude lagunak ezta? Liburu honetan laguntasunari buruz hitz egiten da, baina baita ere eskuzabaltasunari buruz, eskerrak emateari buruz…Honetan ere, ikasiko dugu behar duenari une bat emateari buruz. Batzutan besteek gure laguntzaren beharra sentitzen baitute. Ausnartuko dugu unerik onena noiz den, zerk erabakitzen du noiz den unerik onena? Nola jakin dezakegu noiz den momenturik onena?

Marrazkiak oso politak dira, detailez beteta…Marco Soma izan da Unerik onena-ren ilustratzailea, eta marrazkietan goxotasuna igartzen da, lasaitasuna, kolore leunak dira.

Urtxintxak eskutitz bat topatu du bere etxean esnatu denean, han berri on baten berri ematen zaio, baina arin joan behar da. Bidetik bere lagun batzuekin topatuko da, bere laguntza behar dute hainbat gauzetan. Urtxintxa presaka dabil, baina bere lagunei lagunduko die. Eta haientzat, urtxintxa unerik onenean agertuko da. Baina…hainbestetan gelditu beharra…sasoiz helduko da bere helmugara? Hori jakiteko, irakurri beharko dugu amaiera arte, eta pista bat, amaieran jakingo dugu besteei lagundu izateak onurak ere ekarri ditzakela.

En este libro de Susanna Isern, podremos reflexionar junto a los niños sobre muchos aspectos: la amistad, las prisas, el dar las gracias, la generosidad…y por supuesto, sobre el momento perfecto, porque, ¿qué hace que un momento sea perfecto? En este libro, recorreremos el bosque junto a una ardilla que ha recibido una carta esa misma mañana. Después de leerla ha salido corriendo de su casa con la intención de llegar a un sitio que no conoceremos hasta el final del libro. Pero deberá llegar en el momento preciso. Por el camino encontrará a varios de sus amigos, que le pedirán que les ayude en diferentes asuntos. La ardilla lo hará, pese a tener mucha prisa siempre encontrará un momento para ayudar a sus amigos, y siempre parecerá haberse encontrado en el momento perfecto para ellos con ellos.

Un libro con preciosas y dulces ilustraciones que nos ayudará a disfrutar de un buen rato de lectura mientras reflexionamos con los pequeños sobre diversos aspectos.

 

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies

Pin It on Pinterest