Urte honi hasiera emateko, liburu ezin hobea aukeratu dut, Txano eta Oscar anaien abenturak kontatzen dituen azkenengo liburua. Oraingo hontan Susi errobotarekin gertatzen diren pasadizo eta abenturak ezagutuko ditugu.

Txano, Oscar eta koadrilako beste lagun guztiek, ikasturtea hasi dute, eta robotikan interesa eta jakinmina handia daukate, eskolan, horretan ibiliko dira, baina honetaz gain, Kata, robotikaren andereñoak, erronka bat proposatu egiten die (haiei eta gelakide beste guztiei) , honi esker, perstona eta egoera oso interesgarriak ezagutzeko aukera izango dute.

Robosumoren lehiaketa batean ezagutzen duten Zesar, Kataren laguna ere, lagun taldeei errobot berezi bat aurkezten die; Susi. Susi oso errobot bitxia da, adimena daukala dirudi! gauza izugarri egiteko gai da, eta batzutan, Zesar ere harritzeko gai da. Berak irakatsi ez dizkion gauzak egiten baititu! Gau batean, berriz, Susi desagertu egiten da eta Txano, Oscar eta lagun talde osoa, Maxi barne, bilatzen hasten dira. Zer gertatu ote da Susirekin? Nola desagertu da? Non egongo da? MIsterio hutsa da!

Izenburua: Txano eta Oscar anaien abenturak: Besarkada bat Susiri

Idazlea: Julio Santos

Ilustratzailea: Patricia Pérez

Argitaletxea: Xarpa books

Orri kopuru: 139

Gora behereako prezio: 13€

Kaixo!

Txano dut izena, eta anaia biki bat dut: Oscar.

Saiatu al zara inoiz robot bat egiten?

Guk bat egin genuen STEAM gelan, Legoko piezekin. Eta ez hori bakarrik: eskolarteko robosumo txapelketa irabazteko zorian ere egon ginen.

Lehiaketa horretan, ingeniari bat ezagutu genuen, robotikaren friki bat, oso jatorra. Handik gutxira, gure lagunak bere azken sorkuntza aurkeztu zigun: robotikaren mundua harri eta zur utzi zuen robot bat.

Baina hoberena da egun batean robota modu misteriotsuan desagertu zela eta guk lagundu behar izan geniola gure lagun ingeniariari hura bilatzen.

Abentura robotiko honetan gurekin parte hartu nahi?

 

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies

Pin It on Pinterest